Zure webguneko eta sare sozialetako testuak zaintzen ditugu. Ez da gauza berdina webgunean istorio bat kontatzea eta Facebook, Twitter zein beste edozein plataformetan kontatzea; guk hori badakigu. Horregatik, zure mezua dagokion argitaratze tokira eta jasoko duen jendearen profilera egokitzen dugu.

Aholkularitza eta gaitasun azterlanak sare sozialetan zein datuen analitika eta emaitzen txostenak.

Zure sare sozialak plataformarik egokienetan sortu eta dinamizatzen ditugu, zure marka zure publikoa dagoen lekuetan egon dadin.

Zure webgunerako eduki guztiak idazten ditugu, beti ere hitz gakoak aztertu ondoren, hau bilaketaren lehen emaitzetan kokat dadin.

Hilero, laburpen-txosten bat bidaliko dizugu, kudeatzen ditugun webgune zein sare sozialetan gertatu den guztia biltzeko. Zure komunitatearen hazkundearen berri izatea nahi dugu.